Gobierno Vasco

HEMEN KLIKATU

IKASTOLAKO BLOGA IKUSTEKO

HH 5 KURSALEAN

Azaroaren 14 eta 15ean, 5 urtekoek Afrikako arteari buruzko tailer bat egin zuten Kursaaleko kubo txikian. Oso interesgarria izan zen, eta gainera, amuletoak egiten ikasi zuten. 

 

 

HH5 CRISTINA ENEAN

 

            Aste honetan, 5 urteko haurrak Cristina-eneara joan dira animalien tailerra egitera. Oso dibertigarria izan da, eta primeran pasa dute.

 

 

        

 

 

HH3 CRISTINA ENEAN

Azaroaren 29an Cristina Eneara autobusez joan ginen. Bertan, "Zaborrontxo gaixorik dago" tailerrean parte hartu genuen eta baita paseotxo bat ere eman genuen. Ahateak, beltzarga eta paumak ikusi genituen beste batzuen artean. Hamaiketakoa hartu eta goiza bukatzeko, parkean jolasten ibili ginen. Primeran pasa genuen!

 

 

                        

 

EUSKARAREN EGUNA ORIXE IKASTOLAN

Astelehenean, abenduak 3, Euskara eguna  ospatuko dugu.

Egitaraua hemen ikus dezakezue:


ZULOAGAN

 

URGULLEN

 

Ikasleak patio estalian elkartuko dira elkarri abestu eta dantzatzeko.

 

Arratsaldean, Trinitate enparantzan LH1etik LH6ra bitarteko ikasleek euskal jokoetan parte hartuko dute.

16:20an abestu eta dantzatuko dute.

 

Goizeko 11:00etan: HH2,HH3,LH1 eta LH2.

 

Euria egingo balu, ez ginateke Trinitate enparantzara jaitsiko eta bakoitzak bere eraikinean ospatuko luke.

Arratsaldeko 15:00etan: HH3,HH4 eta HH5.

-           

EUSKARAREN EGUNA

 

Hurrengo astelehenean, abenduak 3an, orixeko ikasleek, abestu eta dantzatu egingo dute.

Etxean, entsaiatu nahi baduzue, hemen daukazue:

ORIXEKO ABESTIA

ITURRARANEKO IRTEERA

Azaroaren 16an Pagoetara joan ginen LH1 eko ikasleak, bertan ogia egin, errota ikusi eta elikadurari buruzko informazioa jaso genuen. Gauza asko ikasi eta primeran pasa genuen.

 

 

LH5 CRISTINA ENEAN

Gaur, 5.mailako ikasle eta irakasleak Cristina Eneara hurbildu gara. Bertan ikusi eta ikasitakoak kontutan hartuko ditugu hemendik aurrera. Interesgarria

 


GIPUZKOA BASKET-GRAN CANARIA PARTIDUA

Urriak 28an, Eskola Kiroleko 4. mailakoak, Gipuzkoa Basket- Gran Canaria partiduan parte hartzeko aukera izan zuten. Saskibaloia lantzen ari direla aprobetxatuz, gonbidapena jaso genuen Ikastolan, partidora joan eta atsedenaldian zein hutsarte bakoitzean, pistara atera eta saskibaloira jolasteko aukera emanez. 32 haur bertaratu ziren ekintzan parte hartzeko. Jolasteaz aparte, harmailetan giro bikaina jarriz ere.

 

Antolatzaileen hitzetan," ZORIONAK parte hartutako haur guztiei jarrera eredugarria azaltzeagatik". Orixen partez, eskerrikasko guraso eta haur guztiei, parte hartzeagatik, egun berezi batekin disfrutatzeko aukera izan genuelako."

 


Argazkiak IKUSI

4 URTEKO IKASLEAK LIBURUTEGIAN

 

4 urteko ikasleok Haur Udal Liburutegia ezagutzeko txango egin dugu. Bertako arduradunak, Olatzek, oso ipuin polita kontatu digu eta han dauden liburu zoragarriak ikusten utzi digu. Primeran pasa dugu!

Argazki gehiago HEMEN

 

LH2 PAGOETAN

" Aurreko ostegunean egun pasa Pagoetako parkera joan ginen. Primeran pasa genuen erle artean eta haiek sortzen dituzten produktu naturalak dastatzen"


Argaki gehiago HEMEN

2018/12/09
Al As Az Og Or Lr Ig
26 27 28 29 30 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31 1 2 3 4 5 6
2018/12/09 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

IRAKURKETA KLUBA

                                                                                                                                                    

 

Ipuinaren ordua

© Orixe Ikastola
Telefonoa: 943425114 | Telefonoa: 943429324 | Fax: 943441810 | 012371aa@hezkuntza.net